XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Enpresa lizitatzailearen gidariak Trafiko Zuzendaritzako Erregistro Berezian inskribatuta egotearen egiaztagiriak.

- Azkeneko bi urte honetan egindako garraio zerbitzuei buruzko txostena.

- Interesgarri irizten dioten beste edozein argibide.

Zerbitzua egiteko enpresek jarri asmo dituzten ibilgailuak aurkez ditzaten eska diezaieke Gipuzkoako Foru Diputazioak enpresa lizitatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu, ibilgailuen ezaugarriak in situ ikusteko asmoz.

Hiru gutunazalen kanpokaldean honako hau idatzi behar dute: 1993ko oporretako aisialdi eta astialdi kanpainako partehartzaileen garraioa kontratatzeko lehiaketa irekia eta proposamena aurkezten duen enpresaren izena idatziko dute.

Gutunazalak zabaltzea:

Gutunazalak zabaltzeko ekitaldia irekia izango da eta Foru Jauregiko bigarren solairuan egingo da proposamenak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamuneko 12:00etan edota hurrengo lanegunean egun hura larunbatarekin tokatuko balitz.

Kontratua esleitzeko irizpideak.

Lehiaketa ebazteko orduan eskaintza denak batera eta libreki baloratuko dira eta ondorengo alderdiak hartuko dira kontuan, baina inolako lehentasun hurrenkerarik ekarri gabe, ez orokorrik ez berezirik:

- Eskainitako ibilgailuen kalitatea, kopurua eta ezaugarriak.

- Eskainitako prezioa.

- Antzeko lanetan duten esperientzia.

- Beste batzuk.

Esleipen hartzaileari eskatuko zaizkion agiriak:

Kontratua sinatu aurretik edozein momentutan ondorengo agiriak aurkeztu behar ditu esleipen hartzaileak:

a) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen egunean dagoela egiaztatuko dutenak, uztailaren 3ko 1462/1985 Errege Dekretuak 2. artikuluan dioenarekin bat etorriz.

b) Behin-betiko fidantza eratu duela egiaztatuko duen ordezkagiria.

c) Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza, kontratu honek xedetzat duen lana egitearen ondorioz etor litezkeen erantzukizunak estaliko dituena.

Behin-betiko fidantza eratzea eta hori itzultzea:

Kontratistak esleipenaren gaztigua hartu izanaren adierazpena egin eta 10 eguneko epearen barruan Foru Diputazioaren alde behin-betiko fidantza, esleipen zenbatekoaren % 4ekoa, eratu duela egiaztatuko duen agiria aurkeztu behar du.

Kontratua sinatzea:

Esleipenaren gaztigua hartu eta hurrengo hamabost egunen barruan sinatuko da kontratua.

Ordaintzeko era:

Hilabate bakoitzean emandako zerbitzuagatik esleipen hartzaileak hileko fakturazioa aurkeztu eta Gazteri eta Kiroletako Zuzendaritza Nagusiak oniritzia eman ondoren ordainduko da zerbitzua.